Asteburuetan ikasteko gelak egongo dira zabalik Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 14a, 14:21
Azterketak direla eta, bihartik aurrera ikasteko gelak egongo dira zabalik Leioako EHUko campusean. Larunbatetan Liburutegi Nagusia irekiko da 9:00etatik 13.00etara, eta ordu horretatik 19.30ak arte, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategian ikasi ahal izango du nahi duen orok. Bilboko Ekonomia eta Empresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko eta Ingeniaritza Eskolako ikasgelak (Luis Briñas-eko sarrera), berriz, asteburuko bi egunetan egongo dira zabalik ordu guzti horietan, otsailaren 6a bitartean. Sartzeko EHUko ikaslearen txartela eskatuko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun