Konekta Zaitezek aurrera daraman Euskadi Informazioaren Gizartean kanpainaren gela ibiltaria Areetako Xake Plazan lekutuko da urtarrilaren 17tik 21ra bitartean. Getxoko Udalaren babesa duen ekimen hau Eusko Jaurlaritzak bultzatu du, oro har, euskal gizarteari gaur egun teknología berriek duten garrantziaren zein beren erabilerak bizitza eta lan baldintzetan ekar ditzakeen onuren berri emateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!