Eskola-materiala bidaliko du Panamara Erandiok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 14a, 16:02

Erandioko Udaleko Hezkuntza Sailak 602 euroko dirulaguntza eman dio Ategorri-Tartanga LHIko Guraso Elkarteari eskolako materiala erosteko: arkatzak, zorrozkailuak, karpetak, folioak, boligrafoak, pinturak... Panamako misio klaretiarretara bidaliko dute materiala, bizi duten egoera larriaren ondorioz hezkuntzarako oinarrizko materialik ez duten ikastetxeetan banatzeko.

Beste alde batetik, Tindoufeko kanpamenduetan bizi diren errefuxiatu sahararrei larrialdi-laguntza helarazteko asmoz, Elkartasun Karabanari laguntza eskaini dio Erandioko Udalak. Herritarren artean jakiak (azukrea eta atuna bereziki) eta garbiketarako gaiak bildu eta kamioietan hara bidaltzea da karabanaren helburua.


Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun