Amannek elkarrizketak egon direla onartu badu ere "oraindik" ez dagoela "inolako akordiorik" zehaztu du. Era berean, Bilbaok adierazitakoa akordioa baino proposamena dela, eta proposamen gisa aztertu beharko dela Bizkaiko Garraio Partzuergoaren plangintzan sartzeko iritzi dio. Baita lan plangintza hori une honetan itxita dagoela ere.
Garraio sailbururen aburuz, Bizkaiko Garraio Partzuergoak hainbat lan osagarriri ekin behar izango lioke, batzuk berriak. Ildo berean, Foru Aldundiarekin hitz egin beharko dela eta balizko konponbideak aztertu beharko direla.
Akordiorik egongo den ez du esan Amannek
Akordioa ixteko aukerei buruz Amann ez da oso argia izan, gaia aztertu behar izango dela baieztatu baitu berriro kazetarien galderak erantzuteko garaian. Lan hauen aurrekontua eta plangintza metroko lan plangintzan zelan barneratzea da gakoa, sailburuaren aburuz. Are gehiago metroko lan plangintza "itxita" dagoenean. Plangintza itxi egin behar dela esan du Amannek, "egokia bada" lan hauekin. "Guk oso jarrera ona daukagu eta asmoa ixtea da".
Gaiaren inguruko berriak:
Zarraoak metroko lurperatze lanak Getxoko udalerri osora zabaltzea eskatu du (2005 Urt 12)
Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak 2007an lurperatuko dituzte (2005 Urt 12)
Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)