Ikerketa agindu dute Bizkaiko Zubian izandako istripua argitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 14a, 17:58

Bizkaiko Zubian atzo gertatu zen istripuaren zergatiak argitzeko ikerketa zabaldu dute. Izan ere, furgoneta bat uretara erori eta ondorioz 50 urteko Sopelako gizonezkoa hil zen. Itxura denez, abiadura normalean zihoan ibilgailua Portugalete aldetik sartu zen zubiko plataformara, baina muturrera heldu zenean, ez zen gelditu eta behera joan zen.

Hildakoa Sopelako 50 urteko JI.M.U. da, Bilboko Portuko Agintaritzako langilea. Zubian ibiltzen bazekien, egunero lau aldiz erabiltzen baitzuen bertako plataforma.

Azkenekoz, duela 35 urte erori zen auto bat zubitik uretara, eta ez zen hildakorik egon. Ordutik, 25 milioi auto pasa dira plataformatik eta ez da istripurik jazo.

Gaiaren inguruko berria:

Sopeloztarra zen Bizkaiko Zubitik furgoneta erortzean itotakoa (2005 Urt 13)

Gizon bat salbatzeko Ibaizabalera bota zen kolonbiarra omendu nahi dute (Eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun