Arruek esan duenez, "gaur Durangon Amannek Foru Aldundiarekin trenbide-pasagunea lurperatzeko akordiorik ez dagoela eta Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna metroko 2. linea jarraitzen dela izaten esan du". Era berean, bozeramaile popularrak "Getxon metroa lurperatzeko Garraio Partzuergoaren menpe gaude eta hor Foru Aldundiak ez ezik Eusko Jaurlaritzak ere parte hartzen" duela zehaztu du.
"EAJk lurperatzea agintzen hamabi urte eman ditu
"Aurreko egunean Bizkaiko diputatu nagusiak" gaia lotuta izan gabe "hauteskundeei begirako asmoekin" bota zuen bota zuena esan du Arruek. Horrelakoetan "ohitu gaitu EAJk, hauteskundeak hurbiltzen diren bakoitzean berri onak iragartzen baitizkigute eta gero hori baino ez dira, ezertan gelditzen diren iragarkiak. 2002ko urtean lanak esleitu izana iragartzera ailegatu zen".
Getxoko PPko eledunaren aburuz, "EAJk trenbide-pasagunea lurperatuko duela agintzen hamabi urte eman ditu eta ez du egin eta gainera egiteko jaso dituen euskal erakundeen aginduak ez ditu bete". Marisa Arruek Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EAEko Legebiltzarren akordioak gogora ekarri ditu.
"Getxoko biztanleok gurekin jolasteaz aspertuta gaude, ezin dira aginduak egin egunkarietako titularrak eskuratzeko dena itxita ez dagoenean eta ekimena gauzatzeko segurtasuna ez dagoenean. Alderdi Popularretik EAJk propagandarako iragarki hutsak egiteari utzi eta eskari hau gauza dezan espero dugu" bukatu du Arruek.
Batzar nagusietan azalpen eske
Bestalde, Jesus Isasi Batzar Nagusietako batzarkide popularrak PPko taldeak Foru Aldundiari Maidagan eta Urdulizko pasabideen lurperatzeari buruzko azalpenak eskatuko dizkiola jakinarazi du.
Gaiaren inguruko berriak:
Ez dago akordiorik Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak lurperatzeko (2005 Urt 14)
Zarraoak metroko lurperatze lanak Getxoko udalerri osora zabaltzea eskatu du (2005 Urt 12)
Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak 2007an lurperatuko dituzte (2005 Urt 12)
Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)