Maidaganen lanak egitekotan "auzotarren ahaleginari esker" izango da Getxoko PSE-EEren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 14a, 22:46

"Azkenean Maidaganeko trenbide-pasagunea lurperatzen bada Sendoa elkartearen bidez auzokideek egindako ahaleginei eta nekeari esker" izango dela adierazi zuen atzo Luis Amansa Getxoko PSE-EEko bozeramaileak. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Garraio Partzuergoari aipatu lanak egitea eskatzea 1999ko azaroko udalbatzan onartu eta Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Eusko Jaurlaritzak horren alde egin ostean, "erabaki horiei oztopoak jartzen aritu dira EAJ eta Zarraoa", zinegotziaren hitzetan.

"Trenbide-pasagunea lurperaketa iragartzeko modua adierazgarria da. Getxoztar guztiak bezala, komunikabideei esker izan du horren berri Zarraoak. Argi dago, beraz, alkatea ez dela erabaki horren egilea, baita bere alderdiko Bizkaiko zuzendaritza horren alde ez dagoela ere", kritikatu du Almansak.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak aipatu lanak egitea "konpromiso pertsonala" dela esandakoari, berriz, "izatekotan, auzokideek egindako eskaerei eta Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak demokratikoki hartutako erabakiei esker" izango dela erantzun zion Getxoko PSE-EEko bozeramaileak. Ildo horretan, Sendoak eta bereziki, Gotzon Landetak eta zendutako Pedro Luis Ortak egindako ahaleginak goraipatu zituen Almansak, azken honi "merezitako gorazarrea" eginez.

Gaiaren inguruko berriak:

Hiritarrei iruzur egitea leporatu dio PPk Jose Luis Bilbaori

Ez dago akordiorik Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak lurperatzeko

Zarraoak metroko lurperatze lanak Getxoko udalerri osora zabaltzea eskatu du (2005 Urt 12)

Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak 2007an lurperatuko dituzte (2005 Urt 12)

Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun