Hamar urtez Maidaganeko trenbide-pasagunea lurperatzeko eskatzen aritu da Sendoa elkartea. Hori dela eta, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak asteartean esandakoa "pozik baina zuhurtziaz" hartu zutela adierazi zuen atzo Gotzon Landetak, "egitasmoa gauzatu ahal izateko epeak luzeak direlako".
"Erakundeek berriro ere atzera egitea espero dugu, 2002an gertatu bezala", gaineratu zuen. "Ez da komenigarria alegazioak aurkezteko epea, lurrak desjabetzekoa edota, behar izatekotan, Ingurugiroaren gaineko Eragina Aztertzeko Plana egiteko lanak luzatzea", Landetaren ustez. Halaber, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak adierazitako poza harriduraz hartu du Sendoako ordezkariak, "behartuta onartu zuelako Udalaren jarrera. Trenbide-pasagunea lurperatzea ez zuen nahi berak".
Gaiaren inguruko berriak:
Maidaganen lanak egitekotan "auzotarren ahaleginari esker" izango da Getxoko PSE-EEren ustez
Hiritarrei iruzur egitea leporatu dio PPk Jose Luis Bilbaori
Ez dago akordiorik Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak lurperatzeko
Zarraoak metroko lurperatze lanak Getxoko udalerri osora zabaltzea eskatu du (2005 Urt 12)
Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak 2007an lurperatuko dituzte (2005 Urt 12)
Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)