Aiboa Casares Segiko kide presoaren herrian, Astrabuduan, kokatu du Segi gazte erakunde ilegalizatuak gaur burutu duen mobilizazio eguneko ekitaldirik nagusiena. 20:00etan, ehundaka gazte zeuden bertan Jarrai-Haika-Segi makrosumarioaren kontra eta 654 urteko eskaerak dituzten 42 auziperatuen alde agertzeko.
Gazteen eta ertzainen arteko tira-birak
Manifestazioa abiatzean, Ertzaintzako furgoneta bat ailegatu da eta bertatik jeitsitako poliziek manifestazioa komunikatuta ez zegoela jakinarazi diete sinadurarik gabeko "Gaztea naiz eta harro nago. Erasoei hortzak erakutsi" leloko pankarta eusten zutenei. Une horretan, tentsio uneak bizi izan dira ertzainek gazteei identifikatzeko eskatu eta hauek bere nortasuna adierazteko prest ez zeudela esan dutenean. Ertzainek gazteei jakinarazi diete identifikatzekotan manifestazioa aurrera egingo zuela, eta azkenean gazte batek bere karneta erakutsi du.
Furgonetan gaztearen datuak kontsultatu ostean, poliziek manifestazioa bertan behera gelditzen zela iragarri dutenean berriro tentsio handiko uneak bizi dira, baina, azkenean, telefonoz kontsultak egitearen ondorioz, ertzainek utzi dute manifestazioa egiten eta gazteek ibilbideari ekin diote.
Konpromezuak eskatu ditu Segik
Martxan zehar gazteek errepresioa, Ibarretxe plana, Jarrai-Haika-Segi makrosumarioa eta polizia autonomikoaren aurkako eta Aiboa Casares eta beste auziperatuak eta gazte mugimenduaren aldeko ohiuak bota dituzte.
Ibilbidearen bukaeran Segi erakundeko komunikatu bat irakurri da. Bertan, hiru konpromezu eskatzen zieten eskualdeko gazteei: norberak bere esparruan gazte erakundeen kideen kontrako epaiketa salatzea, mobilizazioen bidez sumarioari erantzutea eta borrokatzea eta antolatzea. Geroago, Eusko Gudariak kanta abestuko dute gazteek eta Segi eta ETA erakundeen aldeko oihuak entzun dira.
Gaiaren inguruko berriak:
Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)
Milaka gaztek "epaiketen gainetik, gazte ta errebelde" oihukatu du (Gaztesarea)
Segi: "Zapaltzaileen asmoak itotzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dugu" (Gaztesarea)
Ikastetxeetako geldialdiek hasi dute makrosumarioaren aurkako mobilizazio eguna (Gaztesarea)
"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)
Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)
Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)