Ezkondutako askok egin ohi duenez, Maripili eta Joxemarik umeak eduki zituzten. Semea lehenik eta alaba ondoren, hain justu. Izenak erabakitzeko garaian etorri ziren lehen komeriak. Euskaraz ala gaztelaniaz? Gurasoek ez zituzten erroak ahaztu nahi, baina euskarazko izen nabarmenegiek ez zizkieten umeei arazoak ekarriko? Bestalde, jaioberriei Alvaro eta Alejandra ipintzea gehiegizkoa begitantzen zitzaien. Azkenean, erdibide bat hautatu zuten: dena delakoagatik madrildarrek artean ospea lortu duten euskal izenak paratu zizkieten seme-alabei: Iker eta Arantxa.
Urteak joan, urteak etorri, umeak hazi egin ziren. Madrilgo eskola arrunt batetara joaten ziren, eta han eduki zuten espainiar literatutaren maisu handien berri. Inork ez zien esan gaztelania ez beste hizkuntza batzuetan idatzi duten egile espainiar handiak egon direla eta badirela, baina nork behar du halakorik Cervantes edukita? Espainia oso konstituzio polita daukan nazio bat dela azaldu zieten, eta beraren batasuna modu naturalean sortu zela ere bai.
Guztiz espainiartuak
Azkenean, lanbidea aukeratzeko momentua ere ailegatu zitzaien Joxemari eta Maripiliren sema-alabei. Iker ez zen ikasle ona, eta azkenean Polizia Nazionalaren akamediara jo zuen. Orain informazio-sailean egiten du behar, eta bere gurasoen erkideak torturatzen ditu lantzean behin. Lankidek ez diote Iker esaten, El bestia baizik.
Arantxa, berriz, gazte-gazterik hasi zen talde politikoekin harremanak garatzen. Blas Piñarren mitin guztietara joaten da eta gauetan, berak bezala burua estalita daramaten lagunekin batera, hormak sprayz margotzen ditu, Pena de muerte a los etarras, Inmigrantes no eta holakoak idatziz. Logelako horman Ynestrillasen posterra dauka. Langabezian dago, baina baliteke laster "La Razón" egunkarian kolaborazioak idatzeko aukeraren bat izatea (Arantxak kazetaritza karrera burutu du, ez oso nota onekin baina tira). Jakina, "La Razón"en ez dute beraren zeregin ezkutuen berri, bestela ez lukete inola ere lan-taldean onartuko.
Maripili eta Joxemari nahiko madrildartuta daude honezkero. Aspaldi utzi zioten etxean euskaraz egiteari, guztiz alperrikakoa zelakoan. Gau batzutan, loak hartu baino lehentxoago, Joxemarik zera pentsatzen du: Bitxia da gero! Gu euskaldun peto-petoak izanda, semea maderoa suertatu eta alaba
eta alaba
. Baina ez du inoiz ezer esaten, Madrilen ez dago-eta halakorik esateko girorik.