Besteak beste, aipatzen diren honako taldeak: K.G.B., Scream, Frites Moderm, Indirekt edo BGK. Elkarrizketa ugari ere topa ditzazkegu, Hell To Pay, UK Subs taldeko kitarjoleari, No donostiar talde mitikoari, Trespass, Spermbirds... eta ohikoa duten legez, diska kritika, kontzertuen kronikak eta musika albisteak osatzen dute azken zenbaki hau.
Fanzinea 1,50 euroen truke eskura daiteke ohiko lekuetan, edo izugiroa@hotmail.com helbide elektronikoan.
Informazioa: Gaztesarea
"Izu Giroa", Punk eta Hardcoreri buruzko euskarazko fanzinearen 7. zenbakia kaleratu da, bertan zuri beltzean fotokopiaturiko orrietan zehar Euskal Herriko eta mundu mailako taldeen informazioa aurki dezakegu. Fanzinearen zatirik handiena "Hardcore 80's: historia iruditan" izeneko argazki erreportajeak betetzen du. Bertan 80. hamarkadan Euskal Herritik igaro ziren taldeen aipamena egiten du Javi Destruye-k, garai horretan kontzertuen antolatzaile eta mugimenduaren suspertzaile bezala aritutakoa.