Olokausto taldea Gaztesarearen "Entseilu lokala" atalean protagonista

Gaur egun Mikel, Boix, Jabi, Karrasko eta Iñigok osatutako taldea getxoztarrari bere lekua eskaini dio Gaztesarearen atal musikalak. "Musikale"ren azpiatal batean, "Entseilu Lokala", bostkotearen webguneko testuak irakur daitezke. Hona hemen hitzez hitz Gaztesareak Olokausto taldeari eskainitako erreportajea: "Behin batean (2000ko uda inguruan), alkate 'peneuvero' baten tirania nagusi zen herrixka batean, juergetako beroak eraginda, Olokausto musika taldea jaio zen".

Neguri Langileko jaietan hasi zen taldea sortzearen ideia, Karrasko eta Boixek, Reincidentes eta Plateroren bertsio batzuk nekez jotzen zituen musika talde baten kontzertua ikusi bitartean, 'tipo hauek musika taldea baldin badute, guk ere geurea sor dezakegu' pentsatu zutenean. Modu honetan talde bat sortzea erabaki zuten eta berehala, Mikelekin kontsulta egin eta gero, talde honen lehen formazioa osatu zen, zeinetan Boix kitarrean, Karrasko ahots eta baxuan eta Mikel baterian arituko ziren.

2000ko abendua izango zen instrumentuak erosi genituenean, eta hiru hilabeteren buruan Alain izeneko bateriarekin entseatzen hasi ginen. Entseguetara Jabi etortzen hasi zen, eta honek ere taldean parte har zezan erabaki genuen, Olokaustoren bigarren formazioa sortuz: Mikel, Boix eta Jabi, kitarrak; Karrasko, baxua eta ahots nagusia; eta Alain, bateria.

Bateria berria

2002ko udan, ordea, hainbat kontzertu eman eta gero, bateriak taldea uztea erabaki zuen. Bost hilabeteko geldialdi baten ostean, astebururo bezala Santutxun juerga botatzen ari ginela, Iñigori taldeko bateria izatea proposatu genion. Honek onartu eta modu honetan egun Olokaustok duen azken formazioa osatu genuen.

Ondoren, 2003an, geure lehen kanta grabatu genuen estudioan Esanak Esan! Algortako musika taldeen bildumarako: Okupatu. Udaren ostean, gure lehenengo lana izango zena grabatzen hasi ginen eta bederatzi hilabeteko lan luzearen ostean, 2004ko udan, Erditzera goaz! maketa kaleratu genuen. CD hau 6 kanta berrik, RIPen Enamorado de la muerte abesti ezagunaren bertsio batek eta Esanak Esan! bildumarako egin genuen Okupatu kantak osatzen dute. Gainera, Largo, De Blankón eta Mentxi , Kadena de WC lagunek beraien ahotsekin kolaboratu zuten zenbait abestitan. Bestalde, nabarmendu beharra daukagu Unai Bergarak (unaiberg@msn.com) diseinatu zigun karatula bikaina gure argazki eta abestien letrekin..

Erditzera goaz! maketarekin

Gaur egun, maketaren aurkezpenarekin gabiltza, denda eta tabernetan banatzen, internet-en bidez gure webgunetik saltzen eta ahal ditugun kontzertuak ematen. Taldeari buruzko edozein informazio eta baliabide nahi baduzue, sartu Gafok (www.ehzabaldu.tk) egin digun webgunera: www.olokausto.tk, eta ikusi eta entzun azkenengo albisteak, kanten letrak, argazkiak, kontzertuen datak, denda, mp3, txat....

Olokausto gara: Karrasko: baxua eta ahots nagusia; Boix: kitarra eta ahotsak; Mikel: kitarra eta ahotsak; Jabi: kitarra eta ahotsak; Iñigo: bateria

Erditzera goaz! maketa non erosi: Bilbon: Likiniano Infogunea, Errondabide Herriko Taberna, Ikatz Borda Edaritegia eta Baratz Edaritegia; Algortan: Gorrondatxe Herriko Taberna, Traganarru Taberna eta Lainoa Taberna; Interneten: www.olokausto.tk eta www.ehzabaldu.tk

Kontaktua: Tel.: 615 005 329 (Karrasko) eta 665 757 714 (Iñigo), olokausto@mundurat.net, webgunea: www.olokausto.tk

Gaiaren inguruko berriak:

Olokausto taldearen lanak salgai egongo dira Durangon (2004 Abe 02)

Esanak Esan Algortako musika taldeak, kontzertuan larunbatean Txiki Otaegin (2004 Ots 27)

Esanak Esan, Algortako musika talde gazteak (Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun