E.H. Zabaldu!-ren oharra, hitzez hitz
Azkenengo asteetan somatuko zenutenez, webgunea ez da batere eguneratu. Izan ere, webgune honen proiektuan gabiltzan kideok, bestelako proiektuak (PAT-Presoen Aldeko Taldeen webgunea [www.pat-eh.org] eta oraindik osatu gabe dagoen Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren Topaketen webgunea [www.gaztemugi.org]) heldu ditugu azken egunotan, eta ondorioz, denean aritu ezinean gabiltza.
Horregatik, aurrerantzean beste proiektu horietan ibiliko garenez, E.H. Zabaldu!! webguneak bere eguneroko lana etetea erabaki dugu. Hala ere, webgunea irekita egongo da nahi duenak ia bi urte hauetan bildu dugun informazioa jaso, musika jeitsi edo bestelakorik egin dezan. Horrez gain, noizean behin, zenbait gauza publikatzeko asmoa badugula jakinarazi nahi dizuegu. Eskerrik asko denbora guzti honetan gugan sinestu duzuen guztiei eta era batean edo bestean lagundu diguzutenoi!!
Iragan den larunbatean, urtarrilak 15,