Sahararako dirua lortzeko, eskola-umeek egindako margoak daude salgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 17a, 19:24

Haurrek egindako margoen erakusketa dago ikusgai urtarrilaren 22ra arte Altzagako udal azokan. Zumetaren erakusketa oinarri hartuta Erandioko Udalak babestu duen ekimen globalaren barruan dago ekimena. EHUn Arte Ederretan lizentziatua den Itxaso Zubiarekin Arte Plastiko tailerrak landu dituzte Erandioko eskola-umeek eta tailer horietan egin dituzte orain erakusgai jarritako margoak. Neska-mutilek egindako margoak salgai daude edonork erosteko moduan eta salmentari esker lortutako diru guztia Saharako umeei helaraziko zaie, Erandioko Nishma elkartearen bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun