Jose Luis Franco eta beste 34 batasunkide epaitzea eskatu du Espainiako Fiskaltzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 17a, 20:54

Jose Luis Franco preso ohi algortarra eta Batasunako beste 34ko kide Herriko Tabernen auziagatik epaitzea eskatu du Auzitegi Nazionaleko Moral fiskalak. "Herriko Tabernen egituraren bidez, ETA-KAS-Ekinen parte" omen delako Batasuna, ETAko kide izatea eta ETA diruz hornitzeko dirua desbideratzea dira fiskalak leporatutako delituak. Gainera, eskaria jasotzen duen ia 150 orriko txostenean herriko tabernen ondasunen bahiketa mantentzea eskatu du Moralek, "Kale Borrokak eragindako kalteei aurre egiteko".

Jose Luis Franco 2003ko apirilaren 29an atxilotu zuten herriko tabernen kontrako sarekadan eta urte bereko urriaren 27an atera zen Navalcarnerotik, 30.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Ongi etorri ekitaldia egin zioten Algortan 2003ko azaroaren 8an, nahiz eta Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotzia eragozten saiatu zen.

2002ko apirilan Batasunaren aurka

Orain ia hiru urte jo zuen Garzonek Batasunaren eta Herriko Tabernen aurka. Orduan, Batasuna "ETAren enpresa handi bat gehiago" zela esan zuen Garzonek eta 15 lagun atxilotu zituzten, 10 espetxeratu eta hainbat herriko taberna eta enpresa miatu zituen Espainiako Polizia Nazionalak.

Bi hilabetera Garzonek kale borrokak eragindako kalte ekonomikoen ardura egotzi zion eta horren ondorioz 109 kontu korronte eta 75 lokal nahiz taberna bahitu zizkion Batasunari. Abuztuan Gazonek Batasuna legez kanpo utzi zuen.

Bestelako auzipetuen izenak:

Idoia Arbelaiz, Bixente Enekotegi, Jon Gorrotxategi, Rufino Etxebarria, Enrike Alaña, Patxi Bengoa, Jose Luis Franco, Jaione Intxaurraga, Joseba Garmendia, Juan Ignacio Lizaso, Ruben Andres, Maite Amezaga, Izaskun Barbarias, Imanol Kortazar, Juan Francisco Martinez, Agustin Rodriguez, Jon Idigoras, Josu Iraeta, Adolfo Araiz, Jose Antonio Egido, Joseba Urkijo , Juan Carlos Rodriguez, Mikel Arregi, Esther Aguirre, Karmelo Landa, Sabino del Bado, Miren Manterola, Jose Luis Elkoro, Floren Aoiz, Juan Pedro Plaza, Santi Hernando, Juan Cruz Aldasoro, Kepa Gordejuela, Isabel Mandiola eta Segundo Lopez.

Gaiaren inguruko berriak:

Nahiz eta Arruek oztopatzeko eskatu, omenaldia egin diote Jose Luis Francori (2003 Aza 08)

Marisa Arruek Zarraoari Jose Luis Francoren ongi etorria oztopatzeko eskatu dio (2003 Aza 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun