"Aberri Batzarrak igaro den abenduaren 22an onartu zuen agiriarekin 2004urtean argitaraturiko hirukoa ixten da, hala nola "Hezkuntza XXI Liburu Zuria (.pdf) eta "EAJ-PNVren Hezkuntzari buruzko Txostena (.doc)" titulukoarekin batera azpimarratu egin du Markel Olanok.
Testua Lanbide Heziketa zentruetan eta sarean banatuko da
Hezkuntza gaietarako burukideak adierazi egin duen legez "horrela eginez EAJk unibertsitatez besteko hezkuntzarako dituen proposamenekin alderdiaren beraren diskurtsoa eratuko da. Datozen hilabeteotan aberri mailako Hezkuntza Batzordeak egindako lana amaitutzat emango da EAJ-PNVk Unibertsitate Politikarekiko dituen oinarriak ezartzeko azken testu monografikoarekin, azken hau egite prozesuan dago orain eta gero Aberri Batzarraren onespena jaso beharko du".
Testu monografikoa dohainik banatuko da Lanbide Heziketa zentro guztietan eta, nahi izanez gero EAJk hezkuntza gaietarako duen webgunean ere jaitsi ahal da: http://www.hezkuntza.com/1fp.doc.