Euskal disketxeek bostgarren urtez jarraian izango dira Cannesen "Euskadiko Soinuak" markarekin. Ekimenaren helburua "euskal ekoizpen musikala bultzatzea eta ezagutzera ematea da, bai eta sinergiak sortzea eta euskal disketxeek beste eremu batzuk ezagutzeko eta horietan lan egiteko aukera izatea ere".
Euskal erakusgunean disketxe bakoitzak bere materiala banatuko du, "Euskadiko Soinuak" programak garaturiko beste elementu batzurekin batera, hau da, bi bilduma-disko eta euskal sektore musikalaren enpresen informazioa biltzen duen liburuka bat.
Brixton Records ez ezik, azokan parte hartuko dute Agorila, Aus-Art Records, Distrolux (Munster Records), Elkar, Esan Ozenki, Etxe Ondo, Gaztelupeko Hotsak, Goi Music, Gor Discos, Metak, Musica Autonoma, Noizpop eta Oihuka disketxeek.