Fernandezen ustez, gizarteak aintzat hartu behar du Marlon Bejaranok izan zuen "laguntza eta elkartasun jarrera". Era berean, bere iritziz "ezin alde batera utzi" inmigrante bat izan zela pertsona bat salbatzeko asmoz "jokaera zintzo hori" izan zuena, "bere segurtasuna arriskuan jarriz". "Hori gogoetarako elementua izan beharko litzateke", azpimarratu du Fernandezek. "Inmigrantea eta segurtasun ezaren arteko ekuazioa alboratu eta xenofobia eta arrazakeria adierazpenetatik aldendu beharra dago", gaineratu du.
Horregatik guztiagatik, Miguel Angel Fernandez Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkariak omenaldi "hunkigarri eta xumea" egin dio Marlon Bejaranori.
Gaiaren inguruko berria:
Ikerketa agindu dute Bizkaiko Zubian izandako istripua argitzeko (2005 Urt 14)
Sopeloztarra zen Bizkaiko Zubitik furgoneta erortzean itotakoa (2005 Urt 13)