Pikor Teatro taldearen "Zapaldu Marra" antzezlana egongo da ikusgai bihar, 12:00etan hasita, Leioako EHUko campuseko Areto Nagusian. Ikuskizuna Miguel Olmedak zuzentzen du; Estibaliz Villa, Iñaki Rikarte, Iraitz Lizarraga eta Jon Elola dira antzezleak, eta Peru C. Saban egilea. Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, 'sketch' jostagarrien bidez, gazteen artean sortu ohi diren zenbait egoera aurkeztuko ditu lanak: droga bat probatzen den lehen aldia, taldearen presioa modako drogak hartzeko, poz urduria eta arauak haustearen beldurra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!