Azken asteotan, 10 gaixo eta hildako bat izan dira meningitisak jota. Horren aurrean, Osakidetzak 1984-1993 tartean jaiotakoei C meningitisaren kontrako txertoa jartzeko kanpaina jarri du abian. Kanpaina horretan C meningokokoaren kontrako txertoa jartzean datza: ez dauka kontraindikaziorik eta eraginkorra eta iraunkorra da. 1984, 1985 edo 1986 urteetan jaiotako EHUko ikasleek unibertsitatean bertan hartu ahal dute txertoa egunotan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!