Espainiako Gobernuak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko dela esan du Luesmak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 18a, 18:55

Paulino Luesma EAErako Espainiako Gobernuaren ordezkariak PSOEko ejekutiboak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko duela esan du gaur arratsaldean Areetan. Luesmak ETA kondenatu du Ondategiko atentatuagatik baina egileak balizko Bizkaia Komando baten partaideak diren eztabaidatzea baztertu du. Era berean, zauritutako ertzainari, Polizia autonomikoari eta Getxori Espainiako Gobernuaren elkartasuna adierazi die.

"Leku guztietan delinkuentzia mota hau jazarriko dugula" ETAko kideei jakinarazi die Gobernu ordezkariak. Bide horretan "talde horretaz interesatzen zaigun gauza bakarra bere amaiera da, eta armak noiz eta non emango dituen esatea".

Gaiaren inguruko berriak:

"Udalaren izenean desagertzeko" eskatu dio ETAri Zarraoak


Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean leherrarazi dute bonba-autoa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun