Atentatuko gunetik ehun metrotara egindako adierazpenetan sailburuak azpimarratu du ETAk hildakoak "sortzeko borondatea" izan duela. Garara telefonoz deitu duenak "esandako kalea ez zelako zehazki bonba-autoa zegoen kalea" pentsatzen du hori Balzak.
Ordu laurden bat
"Gertu zegoen, baina ez zen esandako kalea eta 'Gara'ra egindako deia Ertzaintzak jakin duenetik ordu laurden eskas batera lehertu du autoak. Ordu laurden batean bonba-auto bat dagoen gunea kontrolatzeko eta indargabetzeko astirik ez dagoela bistakoa da" jarraitu du Barne sailburuak.
Era horretan, zehaztu du Balzak, eztandak "oraindik autoa aurkitu gabe kalea ixten jarduten zuten ertzainak harrapatu ditu". Eta "zauri arinak gertatu dira, baina edozein gauza gerta zitekeenik".
Javier Balzak adierazi duenez, lehenengo balorazioen arabera, bonba-autoak 40 lehergai kilo zeuzkan, "horregatik bereizketarik gabeko atentatu baten aurrean gaude, inguruan bizi den jendea babesteko astirik gabekoa".
Gaiaren inguruko berriak:
Espainiako Gobernuak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko dela esan du Luesmak
"Udalaren izenean desagertzeko" eskatu dio ETAri Zarraoak
Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean leherrarazi dute bonba-autoa
Eztanda gogorra izan omen da Negubide aldean