EAk "arbuio osoa" agertu dio atentatuari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 18a, 20:11

Onintza Lasak, Eusko Alkartasunaren izenean, "arbuio osoa" adierazi du gaur izandako Areetako atentatua dela-eta. Era berean, eztandan zauritu den ertzainari beren "babes eta elkartasun osoa" helarazi nahi izan dio, "bere lana egiten ari baitzen". EAko idazkariak gaur arratsaldez zuzendu zaio Batasunari: "ezin da dokumentu batzuk aurkeztu eta gero ekintza hau gertatu", "politikaren eta hitzaren garaia" da. bere alderdiaren.

ETBri egindako adierazpenean, EAko buruzagiak herri honek "irtenbide politikoa" behar duela eta "guztiok horretara jarri behar" dugula esan du. Horregatik, "ezin da batetik gauza bat esan eta bestetik erabat kontrakoa egin. Ezin dira dokumentu batzuk aurkeztu eta gero ekintza hau gertatu, ez da zentzuzkoa" esan du Lasak Anoetako proposamenari erreferentzia eginez. "Politikaren eta hitzaren garaian gaude" adierazi du EAko ordezkariak: "herri honek irtenbide bat behar du".

Gaiaren inguruko berriak:

Balzaren ustez ETAk "biktimak sortzeko borondatea" zeukan

Espainiako Gobernuak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko dela esan du Luesmak

"Udalaren izenean desagertzeko" eskatu dio ETAri Zarraoak

Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean leherrarazi dute bonba-autoa

Eztanda gogorra izan omen da Negubide aldean
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun