PPren ustez "ETAk babestutako akordioei muzin-egiteko garaia da"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 18a, 22:07
Leopoldo Barreda PPko bozeramaileak adierazi duenez, "gaurko atentatua eraso berri bat da eta alderdiek erakunde terroristarekin amaitzeko eskura dituzten bide guztiak jorratu behar dituzte". Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramaileak gogor gaitzetsi du arratsaldean Getxon izandako atentatua eta zauritutako ertzainari elkartasuna adierazi dio. Horrekin batera, "ETAk babestutako akordioei muzin egiteko garaia" dela eta "erakunde terroristari azkena eman” behar zaiola gaineratu du.
Eitb24.com-ek jasotzen duenez "ETAren azken ekintza beste eraso bortitz bat da", adierazi du Barredak, eta gaineratu alderdi politikoetako buruzagiek "errealitateari erreparatu behar diotela, datorrenaz jabetzeko".

"Hauxe da gure errealitatea, eta, horrexegatik, gure lehentasuna terrorismoari azkena ematea izan behar da", azpimarratu du PPko buruzagiak. Bere hitzetan, "ezin dugu espekulazioak egiten jarraitu eta, aldi berean, borondate politikotik lanean ari garela esan, jarrera horrekin ez baitugu ETA garaituko eta ez dugulako Euskadin askatasuna lortuko".

Gaiaren inguruko berriak:

Atentatua gaitzesteko elkarretaratzea antolatu dute biharko

EAk "arbuio osoa" agertu dio atentatuari

Balzaren ustez ETAk "biktimak sortzeko borondatea" zeukan

Espainiako Gobernuak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko dela esan du Luesmak

"Udalaren izenean desagertzeko" eskatu dio ETAri Zarraoak

Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean leherrarazi dute bonba-autoa

Eztanda gogorra izan omen da Negubide aldean
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun