Ondategin gertatutako atentatuaren aurrean Getxoko Udalaren gaitzespena
Getxoko Udaleko Alkate-Presidenteak gaur 2005eko urtarrilaren 18rako dei eginik, Ondategin gertatutako atentatua dela-eta, Bozemaileen Batzordeak hauxe adierazten du:
1. Ondategin kalte ugari ekarri duen ETAren atentatua erabat gaitzesten dugu.
2. Bertako auzokideekin eta batez ere gehien jasan dutenekin gure benetako elkartasuna adierazi nahi diegu.
3. Behin eta berriro adierazi bezala, euskaldunok demokrazian elkarrekin bizi izateko dugun borondatea errespeta dezala, bere egintza basatiak bertan behera utz ditzala eta berehala desegin dadila eskatzen diogu ETAri.
4. Segurtasun, laguntza eta babes talde guztiei zorionik beroenak ematen dizkiegu, egindako lan azkar eta txalogarriagatik. Eta zauritutako ertzainari gure esker ona eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu.
5. Udal honetatik hiritar guztien eskubide eta askatasunak osorik gauzatzearen aldeko konpromezua hartzen dugu eta bakea eskatzen dugu, inolako baldintzarik gabe, gure gizartearen eskubide ukaezina delako.
6. Dei egiten diegu guztiei, giza eskubide guztien errespetuan eta justizia eta elkartasun hastapenetan oinarriturik, gure herriarentzako bakea eta adiskidetzea lortzeko gogor eta argi lan egin dezagun.
7. Euskal Herriak bakean bere etorkizuna erabakitzeko duen borondatea errespetatzen duten jarrera demokratikoak eskatzen dizkiegu guztiei.
8. Agiri honen berri hurrengo Ohiko Osoko Bilkuran emango da.
9. Gure jarrera adierazteko, dei egiten diegu herritarrei, bihar, asteazkena, hilaren 19an, arratsaldeko 20:00etan udaletxearen aurrean egingo den bilketara.
Getxo, 2005ko urtarrilaren 18a.
Gaiaren inguruko berriak:
EAk "arbuio osoa" agertu dio atentatuari
Balzaren ustez ETAk "biktimak sortzeko borondatea" zeukan
Espainiako Gobernuak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko dela esan du Luesmak
"Udalaren izenean desagertzeko" eskatu dio ETAri Zarraoak
Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean leherrarazi dute bonba-autoa
Eztanda gogorra izan omen da Negubide aldean