Iragan den asteleheneko ordu txikietan Polizia autonomikoak hiru gazte atxillotu zituen Eibarren kotxe bat lapurtu izana leporatuta. Antza, gazteek autoari matrikula plakak aldatu zizkioten. Getxoko gazteak 20 urte ditu eta G.C.R. du izena. Beste atxilotuak dira J.S.T. Trapagarango 19 urtetakoa eta C.S.R. 26 urtetako sestaoarra.
Ford Escort auto-modeloko kotxeak atzeko ateko hiruki-formako kristala apurtuta zeukan eta zuloa zintaz estalita zegoen. Matrikula eta marka ez zetozela bat egiaztatu ostean ertzainek autoa gelditu zuten eta barruan zeuden hiru lagunak atxilotu zituzten. Erregistroan 30 gramo speed eta 2 gramo haxixa topatu zutela jakinarazi du Ertzaintzak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.