Getxoko alkateak adierazitakoaren arabera, "kezkak gora eta behera", ona izan zen bizilagunek egin zioten harrera. Baina, aipatu bezala, "bizpahiru pertsonekin batera", "zenbat bonba gehiago Getxon, zenbat?" galdetzen hasi zitzaion Zarraoari Morak.
Horri erantzunez, "adierazpen bateratua adosteko alderdi guztiek euren borondatea agertuta, tokian bertan irainka eta trapu zikinak ateratzen hastea" egotzi dio zinegotzi sozialistari Getxoko alkateak. "Gotzone Morak erremediorik ez dauka, batik bat bera ere erantzule den zerbait leporatzen hasten denean. Berak konpondu beharko ditu bere arazoak", adierazi du Zarraoak, "berari baino horrelako jokabidea Morari min handiagoa" egiten diola gaineratuz.
Gaiaren inguruko berriak:
EAJ, PSE-EE, EB-Berdeak eta Aralarrek ere atentuaren inguruan jardun dute (2005 Urt 18)
PPren ustez "ETAk babestutako akordioei muzin-egiteko garaia da" (2005 Urt 18)
Atentatua gaitzesteko elkarretaratzea antolatu dute biharko (2005 Urt 18)
EAk "arbuio osoa" agertu dio atentatuari (2005 Urt 18)
Balzaren ustez ETAk "biktimak sortzeko borondatea" zeukan (2005 Urt 18)
Espainiako Gobernuak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko dela esan du Luesmak (2005 Urt 18)
"Udalaren izenean desagertzeko" eskatu dio ETAri Zarraoak (2005 Urt 18)
Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean leherrarazi dute bonba-autoa (2005 Urt 18)
Eztanda gogorra izan omen da Negubide aldean (2005 Urt 18)