Getxoko bonba-autoko lehergaia kloratita indartua zen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko urtarrilaren 19a

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ETAk oraindik argitu ez den beste material batekin indartutako kloratita erabili zuen atzo Areetan bonba-autoa eztandarazteko. Auto barruan 40 kilo lehergai zeudela zehaztu du aipatutako iturriak. Ertzaintzak, gainera, detonagailu baten zatiak aurkitu zituen autoaren hondakinen artean. Bitartean, onera doa zauritutako ertzaina.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun