Astrabuduako udal ikasgela zabalik egongo da datozen lau larunbatetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 19a, 21:17

Laster azterketa garaian sartuko garela eta Erandioko Udalak ordu gehiagotan izango du zabalik Astrabuduako Josu Muruetako ikasgela. Horrela, ikasgela zabalik izango da datozen lau larunbatetan: urtarrilaren 22an eta 29an eta otsailaren 5ean eta 12an, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Gainontzeko astegunetan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik gaueko 21:45etara arte erabili ahal izango dute ikasleek ikasgela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun