Jende ugari bildu da gaur Getxoko udaletxe aurrean, atzoko atentatuarekiko arbuioa agertzeko, baina kontzentrazioa ez da lasaia izan. 20:00etan hasi da protesta ekitaldia eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu eta EAJ, EA, EB-Berdeak, PP eta PSE-EE alderdietako hainbat ordezkarik.
Udaltzainak erdian
Kontzentrazio isila izan behar bazen ere, hasi eta minutu gutxira, taldetxo bat Iñaki Zarraoa alkatearen kontrako oihuak egiten hasi da, baita Ibarretxe Planaren kontrakoak ere eta bi agintarien dimisioa eskatu dute. Besteak bete, "Zarraoa dimision", "Zarraoa fariseo"... irakur zitekeen horiek zeramaten karteltxoetan eta "No al plan de las bombas" (Bonben planari ez), "Las bombas son las tortas del plan Ibarretxe" (Ibarretxe Planaren zaplastekoak dira bonbak) eta "Con nuestros impuestos pagamos a ETA" (Gure zergekin ETAri ordaintzen diogu) Udalbideri emango zaion dirulaguntzari buruz bezalako oihuak entzun ahal izan dira Gotzone Mora ere zegoen taldeko pertsonen ahoetatik.
Tentsio uneak areagotu egin dira horietako batzuek Zarraoarengana hurbiltzen saiatu eta udaltzainak jarri direnean erdian. Hasi eta ordu laurden eskasera amaitutzat eman dute konzentrazioa. Une horretan, Iñaki Urkiza EB-Berdeakeko zinegotziari zuzendu zaio irainka batek, udal gobernuan EAJ eta EArekin egoteagatik "bere buru saldu" izana leporatuz. Hala ere, tira-bira handiagorik gabe bukatu da elkarretaratzea.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxoko bonba-autoko lehergaia kloratita indartua zen
Atentatuaten ondorioz familia bat etxez aldatu behar izan dute
"Nabarmendu nahia" egotzi dio Gotzone Morari Getxoko alkateak
EAJ, PSE-EE, EB-Berdeak eta Aralarrek ere atentuaren inguruan jardun dute (2005 Urt 18)
PPren ustez "ETAk babestutako akordioei muzin-egiteko garaia da" (2005 Urt 18)
Atentatua gaitzesteko elkarretaratzea antolatu dute biharko (2005 Urt 18)
EAk "arbuio osoa" agertu dio atentatuari (2005 Urt 18)
Balzaren ustez ETAk "biktimak sortzeko borondatea" zeukan (2005 Urt 18)
Espainiako Gobernuak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko dela esan du Luesmak (2005 Urt 18)
"Udalaren izenean desagertzeko" eskatu dio ETAri Zarraoak (2005 Urt 18)
Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean leherrarazi dute bonba-autoa (2005 Urt 18)
Eztanda gogorra izan omen da Negubide aldean (2005 Urt 18)