Irainen atzean PP egon daitekeela uste du Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko urtarrilaren 20a

"Oihuka eta irainka hasi diren gutxi horietatik gehienak kanpokoak" zirela adierazteaz gain, "baten batek zirikatuta" zeudela zihur agertu da Zarraoa. "Ez dakit lagunkidetasuna erakusten dioten alderdi horrek –popularrei buruz– gidatuak zeuden. Baina gainontzekoen isiltasun eta gaitzespenarekin bat egin zezaten, PPko ordezkariek ez dute ezertxo ere egin" kritikatu du Zarraoak. Izan ere horrelakorik ez zuela espero adierazi du Getxoko alkateak. "Lehenengo aldia ez da, baina horrelako jarrerak atzean geratu zirela uste nuen, horiek zentzuz jokatuko zutela alegia. Baina etekin politikoak ateratzeko, batzuek terrorismoa eta sufrimendua erabiltzen jarraitzen dutela dirudi".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun