PP eta PSOEko kolaboratzailea izatea leporatu dio Artaza-Romo institutuko zuzendaritzari Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 20a, 15:14

Segi gazte erakunde ilegalizatuak berriki atera duen "Segi Informatzen" izenburupeko esku-orrian PP eta PSOE egin ditu "18/98+ makrosumario"ren erantzule. Horrekin batera, Artaza-Romo institutuko zuzendaritza batzordearen kontra ere egin du Segik komunikatuan: "herri honetan ere kolaboratzaileak ere badira, Artaza-Erromoko zuzendaritza hain zuzen ere".

Gazte erakundeak urtarrilaren 14an burutu zuen "borroka eguna" ekartzen du gogora aipatutako idazkian. Data horretan 42 gazteren kontrako sumarioaren aurka agertzeko Uribe Kostan lau mobilizazio antolatu zituen. Hiru kontzentrazio goizean, Leioa, Itzubaltzeta / Erromo eta Algortan eta eskualdeko manifestazioa Astrabuduan arratsaldean.

Segik gogor kritikatzen du Itzubaltzeta / Erromoko kontzentrazioa zela eta, Artaza-Romo ikastetxeko zuzendaritzaren jokaera: "Artaza-Erromo ikastetxeko (Getxo 4) zuzendaritza batzordeak asteazkenean paro konbokatoria galerazi zuen aitzaki merkeak salduz (Komunikatua luzeegia, ikasleekin zerikusia ez zuen gauza bat zela...) baina arrazoi bakarra Segi gazte erakundeko konbokatoria zela izan zen".

Gaiaren inguruko berriak:

Segi Informatzen esku-orria (.jpg)

Erasoei hortzak erakutsi! (2005 Urt 15)

Haika-Segi sumarioaren aurka ehundaka gazte manifestatu dira Astrabuduan (2005 Urt 14)

Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)

"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun