Moraren jarrera gaitzetsi du PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 20a, 15:53

Antonio Basagoiti popularrak istiluak sortu zituztenak "bere alderdiak bidaliak ez" zirela aipatzen zuen bitartean, aipatu ekintza gaitzetsi eta Getxoko PSE-EEko zinegotzi den Gotzone Moraren –oihuka zeudenen artean zegoen– jarrerarekin bat ez datorrela adierazi zuen Jose Antonio Pastor Euskadiko Sozialisten Presidenteak. "PSE-EEk ez du bere burua irudikatuta ikusten Moraren jokabidean. Gainerako alderdikideokin egon behar zuen zinegotziak", gaineratu zuen elkarretaratzea amaitu eta berehala.

Getxoko Udalak deitua zuen bilkura isila udaletxe aurrean, istilutsua gertatu zen. Kargu publikoak eta herritarrak udaletxe ate aurrean jarri eta berehala aurrean beste auzokide batzuk pankarta zabaldu zuten, "PNV: con las victimas o con los verdugos" (EAJ: edo borreroekin edo biktimekin) zioena, Iñaki Zarraoa alkatearen kontrako orriak ere bai, "Zarraoa fariseo" letrekin. Ibarretxe planaren kontrako ohiuak, biktimekiko urruntasuna, eta zurikeria leporatu zieten jeltzaleei. Jende horren artean Gotzone Mora sozialista zegoen.

PPkoak "isil-isilik"

Konzentrazioa bukatu eta berehala, istilua sortu zutenak "PPk bidaliak ote ziren" galdetzen zion bere buruari Zarraoak. Honi, berriz, oihuak "Ibarretxe Planak sortzen ari den ezinegonaren adierazle" direla erantzun zion Antonio Basagoiti popularrak, baina hala eurek "isil-isilik" egon zirela. Horretaz gain, "bonba edo tiroa, oihu gutxi batzuk entzun behar izatea baino txarragoa" dela adierazi zion alkateari.

Gaiaren inguruko berriak:

Irainen atzean PP egon daitekeela uste du Zarraoak (2005 Urt 19)

Tirabiren zergatia pankarta ote? (2005 Urt 19)

Zarraoari irainak atentatua gaitzesteko elkarretaratzean (2005 Urt 19)

Getxoko bonba-autoko lehergaia kloratita indartua zen (2005 Urt 19)

Atentatuaten ondorioz familia bat etxez aldatu behar izan dute (2005 Urt 19)

"Nabarmendu nahia" egotzi dio Gotzone Morari Getxoko alkateak (2005 Urt 19)

EAJ, PSE-EE, EB-Berdeak eta Aralarrek ere atentuaren inguruan jardun dute (2005 Urt 18)

PPren ustez "ETAk babestutako akordioei muzin-egiteko garaia da" (2005 Urt 18)

Atentatua gaitzesteko elkarretaratzea antolatu dute biharko (2005 Urt 18)

EAk "arbuio osoa" agertu dio atentatuari (2005 Urt 18)

Balzaren ustez ETAk "biktimak sortzeko borondatea" zeukan (2005 Urt 18)

Espainiako Gobernuak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko dela esan du Luesmak (2005 Urt 18)

"Udalaren izenean desagertzeko" eskatu dio ETAri Zarraoak (2005 Urt 18)

Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean leherrarazi dute bonba-autoa (2005 Urt 18)

Eztanda gogorra izan omen da Negubide aldean (2005 Urt 18)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun