Dagoeneko etxean da Areetako atentatuan zauritutako ertzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko urtarrilaren 22a

Asteartean Areetan izandako atentatuan arin zauritutako ertzainak sendagiria jaso eta etxera itzuli zen atzo Gurutzetako ospitaletik. Bonba-autoaren leherketaren ondorioz, aurpegian zauriak izan zituen ertzainak, atentatua izan zen lekua hesitzera joan zenean. Aurpegian ez ezik, hanka batean ere zauritu zen ertzaina. Halaber, esku bateko hatzeko tendoia hautsi zuen eta ebakuntza egin behar izan zioten, Gurutzetako ospitalean bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun