Iraupen eskian ikasteko aukera eskainiko du Bizarra Lepoan euskara elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 20a, 20:07

Datorren martxoaren lehenengo asteburuan iraupen eskian ikasteko aukera izango da Getxoko Bizarra Lepoan euskara elkarteari eta Egizu! ekimenari esker. Izan ere, bi erakundeek Somporteko (Jaka, Aragoi) eski estazioan euskarazko ikastaroa jasotzea eskaini diote euskaldun orori, Gazte Saltza gazte euskaldunentzat zuzenduriko egitasmoaren barnean. Izena emateko epea otsailaren 14tik 23ra izango da.

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen eski ikastaroa aurten martxoaren 4tik 6ra bitartean burutuko da Jakan. Apuntatzeko epea otsailaren 14tik 23ra izango da. Izena eman daiteke Bizarra Lepoaneko egoitzan arratsaldeko 5etatik 8etara, telefonoz (944 914 357) edo e-postaz: bizarralepoan@euskalnet.net. Prezioa 100 euro izango da bazkideentzat eta 125 ez bazkideentzat.

Prezioaren barruan garraioa autobusez, Jakako Oroel Apartahotelean egonaldia, larunbateko eta igandeko gosariak, larunbateko afaria, forfaitak, ekipo osoko alokairua, asegurua eta bi orduko eski ikastaroa euskaraz egunero sartzen da. Egitasmoa Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun