Maidaganen trenbide-pasagunea kenduko da, metroa lurrazpitik igaroko baita. Proiektu berean, Iberberangon trenen maiztasuna aldatzeko geltoki berria eraikiko da, Bidezabalgo gaur egungoa desagertuko baita lurperatze lanen ondorioz. Geltoki berri horrek Ormaza eta Martiturri kaleetan kokatuko da eta autobus zerbitzuarekin lotura egingo du. Lanak 2006 eta 2008 artean izatea aurreikusita dago. Urdulizen trenbideko 900 metro eta geltoki bera lurperatuko dira eta proiektuari 2008an ekingo diote.
Amann eta Bilbao bildu ziren atzo
Maidagan eta Urdulizko lanen inguruko edozein berri sinesgarria izateko beharrezkoa zen Alvaro Amann Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailburua eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia batera agertzea. Izan ere, abenduaren 11an Bilbaok pasabideak lurperatuko zirela iragarri bazuen ere, berri hori ezeztatu zuen Amannek hiru egun beranduago. Auzokideak, Getxoko alkatea, popularrak eta sozialisten adierazpenak entzun ziren tartean. Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak ere tranbiaren berri emateko Alvaro Amann Kultur Leioan antolatuko den hiri garraio berriari buruzko erakusketan parte hartu duela zehaztu zuen badaezpada.
Horregatik atzo azalpenen bat ematea beharrezkotzat jo zuten sailburua eta diputatu nagusiak. Amanni "benetan zegoena adierazten ez zuten deklarazioak" egin izana onartzea egokitu zitzaion. Barkamena ere eskatu zuen Garraio sailburuak "euskal 'Y'z hitz egiten" zuela argudiatuta.
Bilbaok ere arrazoi zati bat onartu zion Eusko Jaurlaritzari. "Deklarazio horietan sailburuak arrazoia zeukan, gaur ez baitago ezer sinatuta eta akordioa otsailaren 23an Garraio Partzuergoko Batzorde Nagusiaren bileran gauzatuko baita". Bitartean, fikatu zuen diputatu nagusiak ez da izango "akordiorik Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren artean".
Aldaketa berririk egon ezean, Sendoa elkarteak eta Urdulizko auzokideek urte luzez eskatutakoa konponbidean jarri da. Hori lortzeko 35 milioi euro inbertituko dira.
Gaiaren inguruko berriak:
Leioa-EHU tranbiaren proiektua ikusgai egongo da bihartik aurrera Leioako udaletxean (2005 Urt 19)
Maidaganeko pasagunea "ahalik eta azkarren" lurperatzea eskatu dute auzokideek (2005 Urt 14)
Maidaganen lanak egitekotan "auzotarren ahaleginari esker" izango da Getxoko PSE-EEren ustez (2005 Urt 14)
Hiritarrei iruzur egitea leporatu dio PPk Jose Luis Bilbaori (2005 Urt 14)
Ez dago akordiorik Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak lurperatzeko (2005 Urt 14)
Zarraoak metroko lurperatze lanak Getxoko udalerri osora zabaltzea eskatu du (2005 Urt 12)
Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak 2007an lurperatuko dituzte (2005 Urt 12)
Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)