Portugaleteko Udaltzaingoak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean herri horretako hotel batean bikotekidea kolpatzea leporatuta. Biktima Sopelako emakumea da eta, polizia-arduradunek adierazi dutenez, erasoak pairatu ditu behin baino gehiagotan, bikotekidearen kontrako salaketarik inoiz aurkeztu ez duen arren. Erasoetako batean zauri larriak eragin zizkion ustez bikotekideak. Gizonak aurrekari penalak dituela ere jakinarazi dute.
Sopelako 34 urteko emakumeak bikotekideak belarrondoko bat eman ziola adierazi zion Portugaleteko hotel bateko langile bati, eta aurretik ere, bikotekideak behin eta berriz jipoitu zuela salatu zuen. Hotel horretako langileak deitu zien udaltzainei eta polizia agenteak emakumearekin hitz egiten ari zirela, gizona agertu eta bertan atxilotu zuten emakumea kolpatzea leporatuta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.