Gobela ibaia desbideratzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Getxoko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 20a, 22:18

Luis Almansa Getxoko PSE-EEko bozeramaileak datorren astean EAE Legebiltzarrean Ingurumena Sailak Areetako geltokian "Gobelaren bidea besteratzeko duen ardura har dezan" ekimena aurkeztuko duela iragarri zuen atzo. Almansak Getxoko Udal Batzarrak 2003ko martxoan hartutako akordioa betearazi nahi du. Egun horretan, Gobelaren bidea Ibaiganeko etxeetatik bost metrotara urruntzea eskatzen zuen Ibaigane kaleko auzokideen proposamena onartu zen. Metroko geltokia eraiki zenean "behin behineko" desbideraketa egin zen, erreka etxeetatik metro erdira utziz. Gainera, bozeramaile sozialistaren aburuz "badago ahozko konpromezua" Eusko Jaurlaritza eta auzokideen artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun