Portugaleten ere omenduko dute Bizkaiko Zubitik eroritako furgonetaren gidaria erreskatatzen saiatu zen gizona

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 21a, 15:24

Joan den urtarrilaren 13an Bizkaiko Zubitik uretara erori zen furgonetaren gidaria erreskatatzen saiatu zen gizona omenduko du Portugaleteko Udalak. Ekitaldia hilaren 24an egingo dute 11:00etan udalbatza aretoan. Bertoko zinegotzi guztiak egongo dira bertan, baita ezbehar horretan hil zen Sopelako gizonaren senitartekoak ere.

Egun hartan, Marlon Bejarano Alvarez gazte kolonbiarra inguruko kafetegi batetik ikusi zuen gertatutako guztia eta, berehala, uretara egin zuen salto autoaren gidariari lagundu ahal izateko. Baina, saiatu arren, ezin izan zuen ezer egin.

Gaiaren inguruko berria:

Bizkaiko Zubitik eroritako gizona salbatzeko uretara bota zen kolonbiarra omendu dute (2005 Urt 18)

Ikerketa agindu dute Bizkaiko Zubian izandako istripua argitzeko (2005 Urt 14)

Sopeloztarra zen Bizkaiko Zubitik furgoneta erortzean itotakoa (2005 Urt 13)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun