Elkarrizketaren gakoa autoak garraiatzeagatik garabiek jasotzen duten sarian datza. Aseguru etxeek 23 bat euro ordaintzen dute gaur egun eta Bizkaiko garabi enpresen ustetan %50 garestiago egin beharko litzateke aipatutako zerbitzua.
Gaiaren inguruko berriak:
Gauerdiaz geroztik greban dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako garabi enpresak (Berria)
Garabilarien grebak erabateko jarraipena du EAEn (Eitb24.com)
Uribe Kostako gidariek kontuz jardun behar izango dute gaurdanik eta istripurik ez eduki, ez baita izango beraien kotxea jasoko duenik. Eta pixkanaka-pixkanaka baliteke errepideak izorratutako kotxeez loratzea eta arriskutsu bilakatzea. Garabi enpresek adostutako greba gaur 00:00etan hasi da, aseguru etxeekin mantentzen zituzten elkarrizketetatik inolako akordiorik gabe atera ostean.