Juan Moral fiskalaren aburuz, "Udaletxe proiektuaren sorreratik ETAk herriko tabernen sarea kontrolatu zuen Banakaren bidez". Maite Amezaga da, bere ustez, "1992an, herriko taberna guztiak Banakaren egituraren barruan sartu eta horiek nola antolatu behar ziren erabaki zuena". Hain zuzen ere, horregatik deitu du lehendabizi deklaratzera. Horretaz gain, Maite Amezagarekin batera, "ETAk Jose Luis Franco (algortarra ere bai) eta Maite Amezaga jarri zituen KASeko zuzendaritzan", Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalaren hitzetan.
Gaiaren inguruko berriak:
Jose Luis Franco eta beste 34 batasunkide epaitzea eskatu du Espainiako Fiskaltzak (2005 Urt 17)