Mobilizazioak urtarrilaren 3an hasi ziren euskal preso politiko guztiek egin zuten plantoarekin. Horren ondorioz hainbat espetxetan zigorrak egon dira. Horien artean Orkatz Gallastegi berangotarra zegoen zigortuta joan den astean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ (2005 Urt 13)agerkari elektronikoaren bidez adierazi zuenez.
Espetxe aldaketak
Aste honetako "oihu@ agerkarian, berriz, Leioako Urtzi Murueta eta Berangoko Martin Etxegarai espetxez aldatu dituztela eman dute jakitera. Lehenengoa, Fleury-Merogis espetxetik Tarascon espetxera (Frantzian ere bai), eta bigarrena Albacetetik Zuerako (Zaragoza) espetxera. Aldaketa biak "tratamendu arrazoiengatik egin dituzte, beste arrazoi judizialik gabe", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez.
Gaiaren inguruko berriak:
Orkatz Gallastegik eta Karlos Garridok egingo dute bigarren txanda (2005 Urt 13)
Astebete egin dute itxita Bilbaok eta Garciak (2005 Urt 11)
Ezker abertzaleko plataformek euskal presoak Euskal Herriratzea eskatuko dute (2005 Urt 10)