Txertoen funtzioa hurrengoa da: gaixotasunaren birusa sartzen dizute, teorian dosi kontrolatua, gure gorputzak babesak presta ditzan. Baina askotan gure gorputzak ez ditu defentsak prestatzen eta gaixotasuna pairatu behar dugu.
Animaliekin berdin egiten da: txertoak jartzen zaizkie gaixo ez jartzeko eta azkenean, erderaz esaten den moduan es peor el remedio que la enfermedad. Ezagutzen nuen hiru hilabeteko katua txertoa jartzera eraman zuten. Animalia guztiz osasuntsu zegoen. Hori zen behintzat albaitariak esaten zuena! Txertoa hartu ondoren katua gaixo jarri zen. Tratamendu askoren ondoren, ezertxo ere egin ezin zela esan zuen albaitariak eta katua hil behar izan zuten.
Albaitariaren hitzetan, katua peritonitisa zeukan. Txertoak birusa garaitu zuen, baina eman ez balitzaio berdin hilko zen. Ez dakit, ba, hori egia den ala ez. Beharbada eman zioten dosia handiegia zen edo egoera txarrean zegoen txertoa. Edo, agian, egia da albaitariak zioena eta katua jada gaixo zegoen. Nork daki! Baina orain katurik ez dago eta eta ez dakit errudunik bilatzea zilegia denik ala ez.
Pertsona batekin gertatu izan balitz, epaitegietara eramango zuten tipoa edo gutxienez, Osakidetzak tratamenduak ordainduko lituzke, baina animaliekin ez da horrela. Familiak diru asko ordaindu behar izaten du ezer ez lortzeko.
Zergatik ez dituzte laguntza handiagoak ematen animaliak sendatzeko? Hobeto tratatu beharko genituzke animaliak, haiek ere sufritu egiten baitute. Gogoan izan beharko genuke orain dela urte batzuk agertu zen iragarki hori. Txakur baten argazkia agertzen zen eta honakoa zen leloa: Berak ez luke inoiz egingo.