Radio Bronka - Fredi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 21a, 22:28

Sobiet Batasuna erauzi zutenetik, neoliberalismo basatiaren antagonista bakarra, mendebaldeko gizartean, iritzi publikoa ei da. Iritzia sortzeko, informazioa ezinbestekoa da. Gizarteari helarazten zaion informazioaren araberakoa izango baita bere iritzia. Komunikabideek agertzen ez dutenez heltzen ez zaigun informazioari lotutako arazoak ez dira subkontziente kolektiboan txertatzen. Horri ehun sozialaren ahultzeak ekarri duen ahoz ahoko komunikazioaren beherakada gehitu behar diogu. Ondorioa oso manipulagarria den gizartea da. Aitzitik, konponbidea komunikabideen ugaritasun eta independentzian datza.

Abenduaren 21ean RNEren bosgarren kateak bere diala aldatu zuen Katalunian 57.6 AMtik 99.0FMra. Dial horretan 18 urtez emititu izan du Radio Bronka irrati aske eta libertarioak. Ordutik irrati honen uhinak okupatu eta bere ahotsa isildua izan da. Interneteko www.sindominio.net/bronka/ helbidea da egun geratzen zaien komunikazio esparru bakarra. Komunikabide askeentzat sano gaitza da ofizialekin lehiatzeko behar dituzten baliabide materialak eskuratzea. Etengabeko guda teknologikora kondenatuta daude. Eta, kasu horretan bezala, zapaltzen dituzte.Gaur arratsaldeko 20:00etan Bilboko RNEren eraikin aurrean elkarretaratzea izango da eraso hau salatzeko. Ala uko egingo al diogu adierazpen askatasunari erosotasunaren truk?

Berria egunkariaren 2005eko urtarrilaren 21ean argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun