Sopelako Udalak Agate Deuna eta Mozorro lehiaketan parte hartu ahal izateko arauak publiko egin ditu. Agate Deuna ohitura denez, otsailaren 4an ospatuko da. Hurrengo egunean, otsailaren 5a, Mozorro Lehiaketa egingo da. Agate Deunan taldeka parte hartu beharko da, gutxienez hamarnaka. Mozorro lehiaketan, aldiz, bakarka aritu behar izango da. Agate Deunan parte hartuko duen Sopelako talde bakoitzak 180 euroko dieta jasoko du. Horretarako, taldea gutxienez 10 pertsonagaitik osaturik egon behar izango da, partaide guztiak sopeloztarrak izanda. Taldeak janzkera propioa eduki behar izango du, partaide guztiak berdin jantzita joan behar izango direla.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!