Obraren ideia, muina eta testua Martxel Mariskal idazleak idatzitako "Ezequiel" eleberrian oinarritzen da. Testu literarioa eredu bezala hartuta, testu dramatikora jauzia egin du. Ikuskizunaren ezaugarri nagusien artean hiru aipatu daitezke: Hitza (testu dramatikoa indartu asmoz, prosatik poesiara dagoen bidea jorratu da; ahalegin horretan erritmo narratiboa eta deskriptiboa ezabatuz), musika (lau musikari zuzenean, istorioaren dramaturgia soinuduna sortzen) eta aktoreak (Ezequiel eta Osses pertsonaien azalean sartuko direnak).
Tragedia errealista magikoa"
Dramaren tonuari tragedia errealista magikoa bezala sailkatu daiteke, betiere tragedia guztien barruan egon daiteken komediaren ukitua ahaztu gabe. Jolas komikoek, errealismo estilizatuak eta zuzeneko musikaren freskotasunak erritmo aldaketa ugari ematen dio muntaiari.
"Ezequiel"ek globalizazioaren eragin bortitza eta egungo gizartearen adibide xume eta, aldi berean, kritikoa erakutsiko digu. Bi pertsonaiak, Ezequiel eta bere anaia Osses, bizitzaren eta heriotzaren arteko zauri tragikoan borrokan ari dira. Maitasuna, familia, lagunak, herria, mundua eta ekintza.
Abiapuntua estetika minimalista, zuzena eta gordina da. Lau musikari eta bi aktore ikuslegoari istorio bat kontatzen: "Ezequiel", historiaren liburuan letra xehez idazten den istorio horietako bat. Eta hala ere
kontatu beharreko istorioa.
Fitxa artistiko eta teknikoa
Jatorrizko testuaren egilea: Martxel Mariskal
Zuzendaritza eta dramaturgia: Ander Lipus eta Iñigo Muguruza
Aktoreak: Ander Lipus (Osses) eta Miren Gaztañaga (Ezequiel)
Musika taldea (Sagarroi): Iñigo Muguruza (kitarra eta ahotsa), Asier Ituarte (tronboia eta melodika), Gorka Baskaran (bateria), Carlos Zubikoa (baxua)
Eskenografia: Aritz Merino
Argiztapena: Peces de colores
Argi teknikaria: Oier Bengoetxea
Soinua: TX
Soinu teknikaria: Angel Katarain
Jantziak: Nia Akosta
Produkzioa: Amaio ekoizpenak
Antzerkiola Imaginarioa
Hainbat lan sortu ditu Antzerkiola Imaginarioak, 1998an bideari ekin zionetik. Antzerki laborategi legez sortu zen, hainbat aktoreren ekimenez. Horietako bat izan da Ander Lipus, aktore markinarra. Antzerkiola Imaginarioa sortu zenean bertan, Ardoaz bakarrizketa zuzendu zuen eta harrezkero, "Nekropolis" lanaren zuzendari izan zen.
Antzerkiola Imaginarioa Bilboko Mina Espazioan sortu zen 1998an. Antzerki ikerketarako laborategi bezala jaio zen, eraikuntza dramatikoaren gaineko lan metodo baten bilaketan. Antzerkiolak aldibereko lan prozesu batean gauzatzen ditu bere proposamen eskainikoak, lan taldean gauzatuz dramatiko eszeniko ezberdinak; hala nola, musika, espazioa, argiztapena, testua, objektuak eta aktore-dantzarien lanak. "Antzerki labirintoan ekindako bilaketa honen azken helburua jolasa da, eta horrekin batera beti imajinatutako antzerkiaren birsortzea".
Hauek dira beraien lan batzuk:
- Errepertorioko muntaiak: "Yuri Sam", "Mundopolski", "La niña que sueña", "Ardoaz", "8 olivetti poetiko".
- Esperimentazio lanak: "Kutxa XXI", "Nekropolis", "Palabras en soledad".
- Aurreko muntaiak: "Minutu bakarra", "Mis rarezas, dirias tú".
Sagarroi
Iñigo Muguruza (ahotsa eta gitarra), Gorka Baskaran (bateria), Carlos Zubikoa (baxua) eta Asier Ituarte (tronboia) dira SAGARROI. Ohiko bateria, gitarra apala eta gitarra intensitate aldaketekin nahasten ditu erritmo astiro sinkopatu batetik erritmo azkarretara, gitarra zorrotza eta guzti erraztasun handiz pasatuz. Hitzei atxikituz musikaren gordintasunarekin bat egiten dute, oinazeaz, urradurez, (sagarroia trikua da), etsipenaz, isolamenduaz eta alienazioaz mintzatuz, baina itxaropen ezean erori gabe, gizakian sinetsi nahian.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxo Antzokian ere antzeztuko dute 'Euskararen 7 bekatu nagusiak'
Andolin Eguzkitza omenduko du Korrikak zapatuan (2005 Urt 21)