Getxoko XIX. Agate Deuna Koru Jaialdian izena ematea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 22a, 20:57
Getxoko Kultur Etxeak antolatutako XIX. Agate Deuna Koru Jaialdian izena emateko epea hasi da. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 1era arte eman dezakete izena Algortako Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edo 94 431 92 80 eta 94 491 40 80 telefono zenbakietan. Informazioa eta parte hartzeko arauak leku berean jaso daitezke.
Ohikoa denez, otsailaren 4an Agate Deunaren omenezko kantak entzun ahal izango dira udalerri osoan zehar. Helduen taldeak eta talde mistoak (helduek eta haurrek osatutakoak) 19:00etatik 21:00etara arituko dira. Haurren taldeei dagokienez, otsailaren 3an edo 4an goizetan parte hartu ahal izango dute, aurten Agate Deuna bezpera eta Eskola Inauteriak batera izango baitira.

Bi gune

Helduen taldeak eta talde mistoak bi gunetan egongo dira banatuak: Itzubaltzeta / Erromon eta Areetan eta Algortan eta Getxon, hurrenez hurren. Beraz, udalerri osoan gozatu ahal izango da tradizioz beteriko kantuez. Bigarren guneari dagozkien taldeak Algortako Telletxe plazan bilduko dira 20:30ean guztien arteko emanaldia eskaintzeko.

Orain dela urte batzuk Agate Deuna lehiaketa kentzea erabaki zen parte-hartze librearen mesederako. Parte-hartzaileen kopuru handitzeak sarien lekua hartu duelarik. Azken urteotan, horien ordez, dietak jasotzen dituzte taldeek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun