Noren ardura da trafiko erakundea? Egiten dutena (jendeari dirua lapurtzea) ondo egina dago? Nora doa diru hori? Are gehiago, ibilgailuari baja ematera zoazenean, zer dela eta ordaindu beharra dago zergarena adina diru?
Inprimaki horiek dohainik izan beharko lirateke; ibilgailuari baja ematea ere. Bigarren eskuko autoak erosten ditugun guztiok horiek ordaintzeari uko egin beharko genieke. Zer egingo lukete orduan? Euren poltsikotik ordaindu ala itxi?