Langabetuentzako trebakuntza ikastaroak antolatu ditu Getxoko Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 22a, 21:50

Laneko eta Garapen Ekonomikoko Zentroaren bidez (Behargintza), trebakuntza ikastaro batzuk antolatuko ditu Getxoko Udalak, “Getxo Activa-Getxo Ekinean” egitasmoaren barruan. Egitasmo hau, Getxoko Udalak berak, Europako Gizarte Fondoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziatzen dute. Ikastaroak batez ere udalerriko langabetuentzat dira. Helburua trebakuntza programa bat eratzea da, parte hartzen duten pertsonek trebakuntza horri esker lana aurkitu ahal izateko modukoa. Horretan laguntzeko, sektoreko enpresetan praktikak antolatuko dira.

Dagoeneko sektoreko enpresekin harremanetan dabiltza eta otsailetik aurrera hauek izango dira ikasteroak:

- “Sukalde laguntzailea kolektibitateetan” eta “Adinekoentzako ile-apaindegiko laguntzaileak”, zerbitzu hauek ematen espezializatu nahi diren pertsonentzat.


- “Laneratzeko enpresen kudeatzaileak”, diplomatu eta lizentziatuentzat.

Trebakuntza tekniko eta praktikoan parte hartzen duten pertsonek beka ekonomikoa lortzeko aukera izango dute. Beka horren oinarriak laster argitaratuko dira.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko: Behargintza Getxo (San Martin kalea, 17. Algorta). Telefonoa: 94 466 01 40
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun