Leioa
Kultur Leioak auditorimuean eskainiko ditu bihar (urtarrilak 25), 20:00etatik aurrera, Roberto Caston zuzendariaren "Maricon" laburmetraia (8') eta AEBetako Michael Cuestaren "Lie" luzemetraia (97') argazkian ikusgai, euro baten truke. "Maricon" Madrileko Zinema Gay eta Lesbikoaren 2004ko jaialdian epaimahaikoaren saria eta Espainiako Film Laburrik Onena saria jaso zituen. Bestalde, "Lie" luzemetraia hainbat sari jaso du ere. Besteak beste:
- Fantasporo 2003n, Zuzendari Onenaren Saria eta Aktore Onenaren Saria Paul Danori.
- Bartzelonako Zinema Gay eta Lesbikoaren 2002ko Nazioarteko jaialdian, Pelikularik Onenaren Saria.
- Deauvilleko 2002ko jaialdian, Epaimahaikoaren Sari Berezia.
- Independent Spirit Awards 2002n, Gidoirik Onena, Aktorerik Onena Brian Coxi eta Aktore Berririk Onena Paul Danori.
Hala ere, Leioan bigarren emanaldi bat ere egongo da hurrengo egunean (urtarrilak 26), toki eta ordu berean. Besteak beste etzi bi laburmetrai eta hiru dokumental emango ditu auditoriumean. Bost lanak euro baten truke izango dira ikusgai. Laburmetraiak dira: Maria Trenorren "¿Con qué la lavaré?" (11') eta Frank Mosvold norbegiarraren "Christopher&Gordy" (5'). Dokumentalek "Soy Raquel" (Cesar Vallejo / 8'), "Rosario Miranda" (Davir Baute / 35') eta "El Che de los gays" (Arturo Alvarez Roa / 35') daukate izenburu. Guztiek irabazi dute nazioarteko garrantzi handiko sariren bat.
Algorta
Zinegoak ´05eko lau filme proiektatuko dira ostegunean (urtarrilak 27), Algortako Getxo Antzokian, arratsaldeko zortzietatik aurrera, sarrera dohainik. Hain zuzen ere, Getxoko Udaleko Gazte Zerbitzuaren laguntzarekin egingo dute ekimena. Eskainiko diren filmak hauek dira: Segio Garcia zuzendariaren San Salvador, 19 minutuko iraupenarekin; Roswita Menzel alemaniarrak zuzendutako Sing, Sing, Sing, 12 minutukoa; Navav Gal israeldarrak zuzendutako A different war, 15 minutuko iraupenarekin. Hirurak laburmetraiak. Eta azkenik, Eiseu Blay zuzendariaren Sentenciados sin juicio, 52 minutuko dokumentala.
Berango
Azkenik, urtarrilaren 28an (ostirala) Berangoko Kultur Etxeak bi laburmetrai eta bi dokumental emango ditu arratsaldeko zazpietan. Laburmetraiak dira Julian Quintanillaren "Implicación" (5') eta Algortan ikusgai egondako "A different war". Dokumentalak, berriz, Leioan ere emango duten "Soy Raquel" eta Frank Tororen "El sexo de los ángeles" (80') dira.
Filmeen gaineko xehetasunetarako: http://www.zinegoak.com
Gaiaren inguruko berriak:
Zinegoak 2005eko lau filme eskainiko dituzte Getxo Antzokian (2005 Urt 12)
Getxo, Leioa, Berango eta campusa ere hartuko ditu Zinegoak 2005 jaialdiak (2005 Urt 11)